XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estualdi garaia da Kahlotarrentzat. Mekanografia ikasi behar izango du etxean diruz laguntzeko, eta lantxoak ere egingo zituen han-hemenka, harik eta Fernando Fernandez grabadorearen atelierrean hasi arte, honek laguntzaile hartuko du-eta. Bertan hasiko da marrazketa ikasten, Anders Zorn suediar inpresionistaren irudiak kopiatuz.

Fridak eskolan egingo duen adiskide taldearen izena Los Cachuchas da. Burutik behera janzten zuten txanoaren izena da cachucha. Historia, literatura edota filosofiako liburuak pasatzen zizkioten elkarri, hiru edo lau hizkuntzatan irakurtzeko gauza ziren eta edozertaz eztabaidatzea zuten gogoko. Jakinahia ez zenean, lotsa handirik gabe ondo pasatzeko asmoak batzen zituen. Adiskidetasun horri bizi diren bitartean eutsiko diote.

Rivera lehenengoz

Garai hartan, Prepan horma-pintura bat margotzeko enkargua hartua zuen Diego Riverak.